Berriak

“Bideojoko bat garatzea eta merkatura botatzea erronka zaila da, baina posible da”
18/09/2018
Cooworkingean ekintzailetzan aritzea
26/09/2018

www.araba40.eus webgunea aurkeztu dute, Araban industria digitalaren erreferentzia bihurtzeko helburuarekin

www.araba40.eus da aurkeztu berri den ataria, Arabako industria digitalaren erreferentzia bihurtu nahi duena. Atari horri esker, industria-sektoreko enpresa eta eragileek hainbat eduki eskura ditzakete, hala nola laguntzak, ekitaldiak, prestakuntza, hornitzaileak, eta industria-sektoreko enpresak eraldatzeko estrategia, eta tresna eta baliabideei buruzko azken berriak.

Atari hori bereziki interesgarria da ekintzaileentzat. Industria-enpresek erronka handiei heldu behar diete datu-analitikaren, adimen artifizialaren, robotikaren, 3d digitalizazioaren, fabrikazio gehigarriaren edo zibersegurtasunaren alorretan. Hortaz, ahalmen handiko lan-esparru bat ireki da startup berrientzat, baita, dagoeneko merkatuan finkatuta egonik, enpresa finkatuagoei soluzio teknologiko aurreratuak eskaintzeko gauza diren beste hainbat enpresarentzat ere.

Ezarritako kategorietako batean sartzen diren enpresek aukera dute xede horretarako sortzen ari den datu-basean hornitzaile gisa alta ematea eskatzeko. Horretarako inprimaki bat bete behar da, honako esteka honetan eskura daitekeena: https://araba40.eus/eu/4-0-zuzkitzaileak/