XVI. “Zure ideiak balio du” lehiaketa

 

Ez dio axolarik zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak hasten baitira modu berean: ideia batekin. Eta Araba Ekinean ekimenean ideia ekintzaile onenak bilatzen ari gara egia bihur daitezen laguntzeko. Horregatik, aurten berriz antolatuko dugu “Zure ideiak balio du”  lehiaketa, eta honako sari ere emango ditugu:

  • Ideia onenaren On4u Saria:  kategoria honetan, garatu ez diren, baina originalak izateagatik edo etorkizunerako ahalmen handia edukitzeagatik ezagutaraztea merezi duten ideiak jasoko dira. Horren bidez, oraindik garatu ez badute ere ekintzaile-espiritua baduten ikasle gazte edo pertsonen parte-hartzea sustatu nahi du Epaimahaiak. Ideia irabazlearen saria diploma bat izango da, baita 500 euro ere, eskudirutan, On4u Global Services agentziaren babesletzarekin. 
  • Ekimen jasangarrienaren Aclima Saria: 2020ko edizioan eutsi egingo zaio garapen jasangarriaren balioak hobekien islatzen dituen eta ekonomia zirkular berriaren elementuak hobekien sustatzen dituen proiektuarentzako sariari. Sari hori Ingurumen Industrien Euskadiko Kluster Elkarteak (Aclima) babesten du, eta Epaimahaiak diploma bat eta 500 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari. 
  • Merkataritza eta Turismoko Gasteiz ON Saria: Merkataritza eta turismoaren esparruan garatu ahalko diren proiektu guztiak bilduko dira atal honetan. Sari hori Gasteiz ON erakundeak babesten du, eta Epaimahaiak diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari.
  • Nekazaritzako elikagaien ekimen onenaren Eroski Saria: Epaimahaiak diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio nekazaritzako elikagaien sektorean egitekoa den aurkeztutako proiekturik onenari. Sari hori Eroski erakundeak babesten du. 
  • Ekimen industrial onenaren Michelin Saria: Industria-esparruan aurkeztutako proiekturik onenak ere diploma bat eta 1.000 euro jasoko ditu. Michelin Fundazioak babesten du sari hori. 
  • Zerbitzu-sektoreko ekimen onenaren Ferrovial Saria: Pertsonen premiak gogobetetzera bideratutako proiektuak biltzen dira atal honetan, baina merkataritza eta turismoaren esparrukoak ez direnak, azken horiek kategoria propioa baitute. Irabazten duen proiektuak diploma bat eta 1.000 euro.  (eskudirutan) jasoko ditu. 
  • Metxa Sari Berezia: Aurreko kategoria guztietako proiektu guztien artean proiektu berritzaile eta eskalagarriena aukeratuko du Metxa azeleratzaileak, eta sari berezi bat emango zaio, hau da, Metxa Bootcamp gunean doan parte hartzea, 4.000 euroan balioetsitako partaidetzarekin. 
  • Ikusleen Sari Berezia: Aurreko kategorietako proiektu guztien artean, bertaratutako ikusleek aurkezpenik onena bozkatuko dute, eta irabazleari Ikusleen Sari Berezia emango zaio, hau da, saria egiaztatzen duen diploma eta 300 euro eskudirutan.
  • Enpresa-arloko eraldaketa sozialaren RPK sari berezia: Aurkeztutako proiektu guztien artean, edozein kategoriatara aurkezten direla ere, RPK-k inpaktu sozial handiena eta onena duena hautatuko du, industriaren eta eraldaketaren sozialaren arteko lerrokatzea ezartzeko moduan. 1.000 euroko saria izango da. 

Aurkezpen-epea urtarrilak 20 hasten da eta 2020ko martxoaren 13ra arte egongo da irekita, 14:00ak arte. Kontsultatu oinarriak, betekizunei eta sariei buruzko informazioa barne, esteka honetan. Deialdiari buruzko edozein zalantza argitzeko, info@alavaemprende.com helbide elektronikora idatz daiteke, edo 945232548 telefonozenbakira deitu.

Lurraldeko hainbat agente ekintzailek osatutako epaimahaia arduratuko da lehenik finalistak hautatzeaz –finalistek beren ideiak martxoaren 26an azalduko dituztelarik–, eta ondoren irabazleak zein izan diren jakinaraziko du apirilaren 2ko Ekin Day jardunaldian.

FORMATU ELEKTRONIKOAN AURKEZTU BEHARREKO NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA:

  • Parte-hartzaile(ar)en izen-abizenak
  • Parte-hartzaile(ar)en NANaren fotokopia
  • Harremanetarako telefonoa eta emaila
  • Ideia ekintzaileari buruzko azalpen-memoria (GEHIENEZ 5 FOLIO, erantsi nahi diren irudiak edo bideoak kontuan izan gabe)
  • Proposamenaren izenburua
  • Sustatzaileak
  • Ideia ekintzailearen laburpena
  • Balizko merkatua
  • Xede-publikoa
  • Hala badagokio, ideiak orain arte egindako ibilbidea eta esperientzia edo jasotako errekonozimenduak (sariak, diplomak…)
  • Harremanetarako telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa
  • Proposamenaren maketa, beharrezkotzat hartzen denean (formatu fisikoan edo digitalean)*

Dokumentazio hau 2020ko urtarrilaren 20tik martxoaren 13ra bitarte bidali behar da formatu elektronikoan honako helbide honetara: info@alavaemprende.com. Aurkezten den proposamen ekintzaile bakoitzari dagokion dokumentazioa FORMATU DIGITALEAN bidali behar da, EZ PAPEREAN.

*Beren ideia ekintzailearen maketa fisikoa aurkeztu nahi dutenek Araba Ekinean lehiaketaren Idazkaritza Teknikoaren egoitzara (Herminio Madinabeitia kalea, 22; Gasteiz) eraman beharko dute, eta “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XV. edizioa amaitu ondoren itzuliko zaie. Epaimahaiko kideek eta Idazkaritza Teknikoko langileek bakarrik eskuratuko dute maketa eta hari dagokion proiektuari buruzko informazioa. Informazioaren inguruko konfidentzialtasuna bermatzen da.

Babesleak