XVII. “Zure ideiak balio du” lehiaketa

 

Ez dio axolarik zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak hasten baitira modu berean: ideia batekin. Eta Araba Ekinean ekimenean ideia ekintzaile onenak bilatzen ari gara egia bihur daitezen laguntzeko. Horregatik, aurten berriz antolatuko dugu “Zure ideiak balio du”  lehiaketa, eta honako sari ere emango ditugu:

  • Ideia onenaren On4u Saria:  kategoria honetan, garatu ez diren, baina originalak izateagatik edo etorkizunerako ahalmen handia edukitzeagatik ezagutaraztea merezi duten ideiak jasoko dira. Horren bidez, oraindik garatu ez badute ere ekintzaile-espiritua baduten ikasle gazte edo pertsonen parte-hartzea sustatu nahi du Epaimahaiak. Ideia irabazlearen saria diploma bat izango da, baita 500 euro ere, eskudirutan, On4u Global Services agentziaren babesletzarekin.
  • Ekimen jasangarrienaren Aclima Saria: 2021ko edizioan eutsi egingo zaio garapen jasangarriaren balioak hobekien islatzen dituen eta ekonomia zirkular berriaren elementuak hobekien sustatzen dituen proiektuarentzako sariari. Sari hori Ingurumen Industrien Euskadiko Kluster Elkarteak (Aclima) babesten du, eta Epaimahaiak diploma bat eta 500 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari.
  • Merkataritza eta Turismoko Gasteiz ON Saria: Merkataritza eta turismoaren esparruan garatu ahalko diren proiektu guztiak bilduko dira atal honetan. Sari hori Gasteiz ON erakundeak babesten du, eta Epaimahaiak diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari.
  • Nekazaritzako elikagaien ekimen onenaren Eroski Saria: Epaimahaiak diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio nekazaritzako elikagaien sektorean egitekoa den aurkeztutako proiekturik onenari. Sari hori Eroski erakundeak babesten du.
  • Ekimen industrial onenaren Michelin Saria: Industria-esparruan aurkeztutako proiekturik onenak ere diploma bat eta 1.000 euro jasoko ditu. Michelin Fundazioak babesten du sari hori.
  • Zerbitzu-sektoreko ekimen onenaren Ferrovial Saria: Pertsonen premiak gogobetetzera bideratutako proiektuak biltzen dira atal honetan, baina merkataritza eta turismoaren esparrukoak ez direnak, azken horiek kategoria propioa baitute. Irabazten duen proiektuak diploma bat eta 1.000 euro.  (eskudirutan) jasoko ditu.
  • Krisialditik ateratzeko soluzio eraldatzaileenaren Fundación Vital Fundazioa saria: aurkeztutako proiektu guztien artean, soluzio berritzaileena proposatzen duten proiektua eta pandemiak eragindako krisialdia gainditzeko eraldaketa bat dakarrena aukeratuko da. Kategoria horri lotutako saria 1.000 euroko saria da, diploma frogagarri batekin batera, eta Araba Ekinean ekimeneko lau eragile bultzatzaileetako batek sustatzen du, Fundación Vital Fundazioak.
  • Metxa Sari Berezia: Aurreko kategoria guztietako proiektu guztien artean proiektu berritzaile eta eskalagarriena aukeratuko du Metxa azeleratzaileak, eta sari berezi bat emango zaio, hau da, Metxa Bootcamp gunean doan parte hartzea, 4.000 euroan balioetsitako partaidetzarekin.
  • Ikusleen Sari Berezia: Aurreko kategorietako proiektu guztien artean, bertaratutako ikusleek aurkezpenik onena bozkatuko dute, eta irabazleari Ikusleen Sari Berezia emango zaio, hau da, saria egiaztatzen duen diploma eta 300 euro eskudirutan.
  • Enpresa-arloko eraldaketa sozialaren RPK sari berezia: Aurkeztutako proiektu guztien artean, edozein kategoriatara aurkezten direla ere, RPK-k inpaktu sozial handiena eta onena duena hautatuko du, industriaren eta eraldaketaren sozialaren arteko lerrokatzea ezartzeko moduan. 1.000 euroko saria izango da.

Kategoria bakoitzean irabazten duten proposamenek, halaber, tutorizazio- eta aholkularitza-sari bat irabaziko dute beren proiektua abian jarri eta garatzeko, Araba Ekinean ekimenaren erakunde laguntzaile baten eskutik.

Behin proposamenak 2021etik otsailaren 4tik martxoaren 31ra ezarritako epean aurkeztutakoan, hobekien balioetsitako proiektuak aurrez aukeratuko ditu epai-mahaiak, eta apirilean egingo den online ekimen batean sozializatuko da ekimen hori, proiektu finalistak ezagutaraziko diren ekimen batean. Une horretatik aurrera, Araba Ekinean lehiaketako Idazkaritza Teknikoa finalera iristen direnekin harremanetan jarriko da irailaren 29an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izango den ekitaldian finalista guztiek beren ideia ekintzaileen aurkezpen publikoa prestatzeko aplikatu beharreko jarraibideak zein diren adierazteko.

Lehiaketaren oinarriak.

FORMATU ELEKTRONIKOAN AURKEZTU BEHARREKO NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA:

  • Parte-hartzaile(ar)en izen-abizenak
  • Parte-hartzaile(ar)en NANaren fotokopia
  • Harremanetarako telefonoa eta emaila
  • Ideia ekintzaileari buruzko azalpen-memoria (GEHIENEZ 5 FOLIO, erantsi nahi diren irudiak edo bideoak kontuan izan gabe)
  • Proposamenaren izenburua
  • Sustatzaileak
  • Ideia ekintzailearen laburpena
  • Balizko merkatua
  • Xede-publikoa
  • Hala badagokio, ideiak orain arte egindako ibilbidea eta esperientzia edo jasotako errekonozimenduak (sariak, diplomak…)
  • Harremanetarako telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa
  • Proposamenaren maketa, beharrezkotzat hartzen denean (formatu fisikoan edo digitalean)*

2021eko otsailaren 4tik martxoaren 31ra bitarte igorri beharko da dokumentazio hau formatu elektronikoan info@alavaemprende.com helbide elektronikora. “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XVI. deialdiari dagokionez edozein zalantza argitzeko info@alavaemprende.com helbide elektronikora idatzi ahalko da edo 945 23 25 48 telefono-zenbakira deitu 

*Beren ideia ekintzailearen maketa fisikoa aurkeztu nahi dutenek Araba Ekinean lehiaketaren Idazkaritza Teknikoaren egoitzara (Herminio Madinabeitia kalea, 22; Gasteiz) eraman beharko dute, eta “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XV. edizioa amaitu ondoren itzuliko zaie. Epaimahaiko kideek eta Idazkaritza Teknikoko langileek bakarrik eskuratuko dute maketa eta hari dagokion proiektuari buruzko informazioa. Informazioaren inguruko konfidentzialtasuna bermatzen da.