Berriak

Gasteiz Green Deal Youth Challengek ekonomia berdearen esparruko ideia berritzaileak dituzten 3 startup saritu ditu
14/03/2022
Zein da ekintzailetzan aritzeko forma juridiko onena?
25/03/2022

Zabalik dago INIZIA 2022 sarien deialdia

 “INIZIA Arabacampus” programaren barruan daude sari hauek, eta kultura ekintzailea zabaltzea dute helburu. 2022ko apirilaren 30era arte egongo da zabalik epea.

INIZIA Arabacampus Programak UPV/EHUko Arabako Campusa eta BIC Araba ditu kolaboratzaileen artean, eta berak antolatzen dituen INIZIA 2022 sariak aurkeztu ditu enpresa-ekimen berritzaileen edo oinarri teknologikoa dutenen bidez gauzatzen diren proiektuak saritzeko asmoz. Martxoaren 14an hasi zen epea eta 2022ko apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Bi kategoria (“Ekimen Berritzaile Berriak” eta “Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak”) izango dituzte aurten sariek, eta 4.000 euro baino gehiago saritan.

“Ekimen Berritzaile Berriak” kategoria

1.500 eurorekin hornitutako lehenengo saria izango du “Ekimen Berritzaile Berriak” kategoriak eta 1.000 eurorekin hornitutako bigarren sari bat. Saritutako proiektua aztertzera eta garatzera bideratutako prestakuntza-jardueretan, lantaldeetan eta zerbitzuetan erabili beharko da sari hori. Honela egingo da balorazioa:

  • Produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.
  • Merkatu-aukera eta jarduera-sektorearen interesa.
  • Lantalde eskatzailearen diziplinartekotasuna.
  • Ideiaren funtzioa edo balio soziala.

Honako hauei zuzenduta dago kategoria:

  • Pertsona tituludun edo graduondokoak, eta UPV/EHUko edozein ziklotako ikasleak.
  • UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak.
  • Garatutako teknologia UPV/EHUn egindako ikerketa baten emaitza gisa erabiltzen duten sustatzaileak.

“Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak” kategoriak

Bakoitza 500 eurorekin hornitutako hiru sari izango ditu “Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak” kategoriak. Honako hauen arabera egingo da kandidaturen balorazioa: 

  • GAL(TFG)/MAL(TFM)/Tesian garatutako produktuaren/prozesuaren berrikuntza eta originaltasuna.
  • GAL/MAL/Tesiaren erlazioa ekintzailetzarekin.
  • Proiektuaren garapen- eta bideragarritasun-maila.
  • GAL/MAL/Tesi proiektuaren komunikazio-gaitasuna aurkezpen-bideoaren bidez.

Honako hauei zuzenduta dago kategoria:

  • 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan Gradu Amaierako Proiektua edo Master Amaierako Proiektua aurkeztu duten edo egiten ari diren ikasleak.
  • 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan beren doktorego-tesia aurkeztu duten edo egiten ari diren, eta proiektuaren merkatu-aukerak aztertzeko borondatea duten ikertzaileak, eta emaitza positiboa bada, proiektua burutzeko borondatea.

Epeak

INIZIA 2022 sarietara aurkezteko interesa dutenek 2022ko apirilaren 30era arte dute beren kandidatura modu elektronikoan aurkezteko muga-eguna.

Informazio gehiago eta izen-emateak