Berriak

Zabalik dago INIZIA 2022 sarien deialdia
22/03/2022
Araba Ekinean ekimenaren erakusketa ibiltariak laster amaituko du lurraldean barrena egindako bidaia
30/03/2022

Zein da ekintzailetzan aritzeko forma juridiko onena?

Oraindik ez baduzu argi zein den forma juridiko onena zure proiektuarentzat, Ekin Breakfast honetan kontatuko dizkizugu forma bakoitzaren aldekoak eta kontrakoak.

Honako hau dugu sortzen den zalantza nagusietako bat negozio bat abiaraztea planteatzeko garaian: zer forma juridiko da onena nire ideiarako? Zein dira bakoitzaren abantaila nagusiak? Aukeratzea ez da erraza eta faktore askoren mende dago: pertsona sustatzaileen kopurua, arriskua eta baita proiektuaren helburua ere.

Horregatik, martxoaren 23an beste Ekin Breakfast bat antolatu genuen, eta gaur egun dauden enpresa motak eta mota bakoitzaren potentzialitateak zein diren jakin ahal izan genuen ekitaldian. Gainera, jada osatutako enpresa batzuen esperientziaren adibideak izan genituen.


Zer forma juridiko aukeratu ekintzailetzarako?” Ekin Breakfasta galdu bazenuen, lerro hauen gainean dagoen bideoan ikus dezakezu, aurrez grabatua.


Hasteko Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako Merkataritza eta Ekintzailetza Arloko Miriam Santosek Espainian dauden forma juridikoen aurkezpena egin zigun, proiektu indibidualetarako zein kolektiboetarako. “Ez dago hobea den forma juridikorik, lantalde sustatzailearen, proiektuaren izaeraren eta abarren mende dago guztia. Kasuz kasu ikusi behar da” adierazi zuen, pertsona fisikoaren eta juridikoaren figuren modalitateak zerrendatzen hasi aurretik: autonomoak, sozietate mugatuak, kooperatibak, lan-sozietateak… Xehetasun guztiak kontsultatu ditzakezu dagokion aurkezpena deskargatuz.

Proiektu ekintzaile bat sortzearekin pentsatzen ari diren pertsonek aholkularitza- eta tutoretza-zerbitzu bat eskatu diezaiokete Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari 945 14 18 00 telefono-zenbakira deituz edo creaciondeempresas@camaradealava.com helbidera idatziz. 

Modalitateen sarrera egin ondoren, hainbat enpresek ekintzailetzan izan duen esperientzia kontatu ziguten, eta zergatik erabaki zuten forma juridiko baten edo beste baten alde egitea. 

Begoña Belarrinagarekin hasita, Neuroekin klinikaren fundatzaile eta 2019ko “Zure ideiak balio du” sariaren irabazlearekin. “Gure kasuan sozietate mugatu bat sortzearen alde egin behar izan genuen, lokal bat erosi eta eraberritu behar izan baikenuen, diziplina anitzeko lantalde bat izateaz gain”, adierazi zuen.

Ondoren, berak eta bere kideek La Blanca Autoeskola sortzearekin batera zergatik egin zuten sozietate kooperatibo txiki bat sortzearen alde kontatu zigun Vanesa Ochoa de Olanok. “Hiru bazkide gara eta konpromisoagatik egin genuen forma juridiko horren alde. Sektore oso lehiakor batean langile berriak erakartzeko modu bat ere bada. Bazkide bihurtzeko potentziala dutenez, langileak asko inplikatzen dira lehenengo egunetik”, adierazi zuen.

Azkenik, Argian Climbing Eskalada Guneko Ander Agirrek lan-sozietate mugatua bere proiekturako zergatik zen aukera onena kontatu zigun. “Lan-sozietateak erantzukizun mugatua izatea ahalbidetzen zigun, eta aldi berean bazkideek inplikazio argia zuten langile izateagatik. Forma oso malgua da, eta horrek oso bizkor egokitzea ahalbidetzen digu”, azaldu zuen. Lan-sozietate bat sortzearekin interesatuta daudenek ASLE elkarteari eskatu diezaiokete laguntza.


Araba Ekinean ekimenak antolatzen dituen hurrengo Ekin Breakfast ekitaldien berri izan nahi baduzu, jarrai gaitzazu Twitterren, LinkedInen, Facebooken edo izena eman gure newsletterrean.