Berriak

Crecer + inbertsio-foroak zazpi proiektu eta dozenaka inbertsiogile elkartu zituen
30/06/2017
Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala 2017ko 2. edizioa aurkeztu dute
05/09/2017

Zer da Yuzz Álava?

Negozio-ideia bat eta 18-31 urte izatea. Hori baino ez da behar Yuzz programan parte hartzeko; Santander Universidades-ek sustatutako ekimena CISE Centro Internacional Santander Emprendimiento zentroak zuzendu eta koordinatzen du, eta espiritu ekintzailea bultzatzeaz gain, startup-ak sortzea ere badu xede. Programa horrek gazte ekintzaileei laguntzen die negozio-ideia garatu eta gauzatu ahal izan dezaten.

  1. urtean sortu zen ekimena Madril eta Bartzelonan eta, arian-arian, 50 hiritara zabaldu da. Araban,
  2. Yuzz BIC Arabaren instalazioetan kokatuta dago, Arabako Parke Teknologikoan.

Yuzz programan parte hartzen duten ekintzaileek, lehenik, proiektua hautatzeko prozesua gainditu behar dute. Bideragarriak, originalak edo berritzaileak izateagatik interesgarrienak diren proiektuak hautatzen dira. Hortik aurrera, prestakuntza eta laguntza jasotzeko aldia hasten da, ekintzaileek beren ideia garatu eta negozio-plana prestatu ahal izan dezaten. Yuzz Araba programan, aldi hori BIC Arabaren instalazioetan egiten da, erakunde horrek garatzen baitu hemen programa.

Prestakuntzako zatian hainbat masterclass eta workshop izaten dira, gai bakoitzeko aditu garrantzitsuen eskutik. Guztira, dagokien eremuan ospe handiko 200 profesional baino gehiagoren laguntza izaten dugu Yuzz programan.

Gainera, tutoretza-programak eta diziplina anitzeko aholkularitza pertsonalizatua ere jasoko dituzte. Tutoreak enpresa berritzaileen edo oinarri teknologikoa duten enpresen negozio-planekin eskarmentu handiko profesionalak dira. Horretaz gain, BIC Arabaren instalazioetan toki fisikoa ere eskaintzen da jarduerak egiteko, edo proiektua ezagutarazten laguntzen da.

Yuzz programarekin hasteko, parte hartuko duten proiektuak hautatzen dira; abenduan iragartzen da zein proiektuk parte hartuko duten. Hortik aurrera, bost hilabeteko etapa bat hasten da eta etapa hori ekainean bukatzen da, Yuzz programaren tokiko irabazleak hautatzen direnean. Guztira 50 irabazleak Silcon Valley-ra joango dira hango ekosistema ekintzailea ezagutzera eta enpresa ezagun-ezagunak ezagutzera, hala nola Google edo Facebook. Azkenik, urrian jakiten da nor den garaile. Lehenengo sailkatuak 30.000 euro jasoko ditu, bigarrenak 20.000 euro eta hirugarrenak 10.000 euro. Laguntza ekonomiko horrekin, ekintzaileek beren negozio-ideia finantzatu ahal izango dute. Beste bi sari berezi ere ematen dira: Yuzz Emakumea saria eta Berrikuntza Teknologiko Disruptiboaren saria.

Gainera, Arabako lehen hiru sailkatuek BIC Arabaren instalazioetan espazio bat doan erabili ahal izango dute 6 hilabetez, eta aholkularitza espezializatua jasoko dute proiektuak garatzeko.

2017 urtean, Clara Gómezen Big Vision proiektua izan da Yuzz Arabako garaile. Aurreko edizioetako irabazleak honako hauek izan ziren: Gonzalo Pérez (Kwido), Gorka Puente (Keinoby), Mikel Díaz de Arcaya eta Diego Gil (Jakincode). Gainera, Ainhoa Cidek Yuzz global saria irabazi zuen 2015ean Karten Space proiektuarekin.

31 urte baino gutxiago eta negozio-ideia bat badituzue, jar zaitezte BIC Arabarekin harremanetan Yuzz 2018 Programan zuen hautagaitza aurkezteko. Harremanetarako: yuzz@bicaraba.eus edo 945 298282.