Berriak

Carlos Delclaux eta Inalia enpresa, Araba Ekinean 2022ko saridunak
25/05/2022
Vitoria-Gasteizko Udalak kultura eta sorkuntza-industrietarako aholkularitza-programa aurkeztu du
01/06/2022

Hauek dira “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 2022. edizioaren irabazleak

Ekin Day 2022 ekitaldian azkenean jakin ahal izan dugu zein diren “Zure ideiak balio du” lehiaketaren irabazleak.

Ekin Day ekimenean, gainera, ‘Zure ideiak balio du’ XVIII. Lehiaketako maiatzaren 19an, ostegunean, ikusleen eta epaimahaiaren aurrean beren proposamenak aurkeztu zituzten 23 finalisten artetik proiektu irabazleak iragarriko dituzte. 45 partaide izan ditu lehiaketak aurten. Hauek izan dira 2022ko edizioko irabazleak:

Ideia onenarentzako On4u saria: Task app


Ostalaritza-establezimenduen kudeaketa hobetzeko aplikazioa. Diploma eta 500 euro jaso ditu.

Ekimen jasangarrienarentzako Aclima saria: Lasai lasai


Hirietan paketeak modu jasangarrian kudeatzeko eredua da. Paketeak banaketako korridoreen bidez cargo bike-kin edo ibilgailu elektrikoekin hiriko hainbat eremutara banatu ahal izateko zentro logistikoa sortu du. Diploma eta 500 euro jaso ditu.

PreZero saria, zerbitzuen sektoreko egitasmorik onenarentzat: Musikagara


Arlo soziosanitario ugaritarako aplikagarria den musikoterapiako zerbitzua. Mendekotasun-egoeratan, aholkularitzarekin eta musikoterapiarekin lotutako saioak, tailerrak eta jarduerak biltzen ditu. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu. 

Merkataritzako eta turismoko Gasteiz ON saria: La Cabaña Pottery & Plants

Osasun fisikoa eta psikikoa sustatzea helburu du Sarrian kokatuta dagoen gune berritzaile honek, Yoga eta pilateseko saioak, zeramikako eta landareekin lotutako tailerrak eta beste hainbat ekintza eskaintzen ditu. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.

Eroski saria, nekazaritzako elikagaien arloko egitasmorik onenarentzat: Powerfultree

Nekazaritza arloko energia voltaikoaren parkeen sektorean proiektuak garatzen dituen enpresa da. Nekazaritzako ustiategiak eta parke fotovoltaikoak bateratzen dituzte. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.

Michelin saria, industria arloko egitasmorik onenarentzat: iMet3D

Atzeranzko ingeniaritzako zerbitzuekin indartuta, LMD-WP (Laser Metal Deposition / Wire&Powder) teknologia erabiltzen duten fabrikazio aditibo metalikoko zerbitzuak. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.

Vital Fundazioa saria, krisialditik irteteko soluzio eraldatzaileentzat: Komedialdia


Gasteizen Umorearen Jaialdia garatzea, sektore guztien artean lankidetzarako sarea eratuta. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.

Metxa sari berezia: Eterrace


Ezpainzapitako adimenduna da eta taberna eta jatetxeetan 50 € baino gutxiagoko enkarguen ordainketa bizkortzea du helburu. Bezeroek enkargua ezpainzapitako horretatik ordaindu ahal izango dute. Bootcamp Metxan erabili ahal izateko doako partaidetza da saria, 4.000 €-an baloratua. 

RPK sari berezia, enpresa arloko eraldaketa sozialekoa: OYE!


Araialdeko orientazio-zerbitzu ibiltaria da eta lan-munduratzeko zailtasun handienak dituzten talde sozialei zuzendutako lan arloko gaikuntzarako prestakuntza-jarduerak eskaintzen ditu. Diploma eta 1.000 euro jaso ditu.

Publikoaren sari berezia: Transportpet


Joan-etorrietan garraiatzeko kutxan doan maskotaren egoera monitorizatu ahal izateko soluzio teknologikoa da. Urrunetik garraioa hobe dezaketen gailuei eragitea ahalbidetzen du. Diploma eta 300 euro jaso ditu.