Berriak

Ekin Breakfast: Kontatzen dituzten ideak
11/04/2024
Guillermo de Aranzabal, Rioja Alta upategietako presidentea eta Data Value Management, Araba Ekinean 2024 sarien irabazleak
24/05/2024

“Zure ideiak balio du 2024” lehiaketaren 17 proiektu finalistak aurkeztu dituzte

Arabako ekintzaileek sortutako proiektuak aurkeztu zituzten atzo –maiatzak 6, astelehena– Europa Biltzar Jauregian “Zure ideiak balio du” ideia finalisten aurkezpen-ekitaldiaren barruan.

Ekitaldia inauguratzeko, agur instituzionala egin zuten Araba Ekinean ekimenaren bultzatzaile diren erakundeek: Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta BIC Araba erakundearen bitartez, eta Vital Fundazioak, eta finalistei beren babesa erakutsi zieten guztiek ere.

Arabako ekintzaileen negozio-proposamenak eta ideiak ezagutzeko irrikaz zegoen ideia finalisten aurkezpen-ekitaldira bertaratu zen jende guztia. Ekintzaileek 5 minutu izan zituzten beren ideiak jendearen eta epaimahaiaren aurrean azaltzeko eta saltzeko, hau da, diskurtso sendo bat eskaini eta saria zergatik merezi zuten frogatzeko.

Orain, hainbat kategoriatan irabazteko lehiatzen dira proiektuak:

– Fundación Vital Fundazioa Saria ideia onenari 1.000 euroko saria.

– Aclima Saria ekimen jasangarrienari. 1.000 euroko saria.

– Merkataritza eta Turismoko Gasteiz On Saria. 1.000 euroko saria.

– Eroski Saria nekazaritzako elikagaien ekimen onenari. 1.000 euroko saria.

– Michelin Saria industria-ekimen onenari. 1.000 euroko saria.

– i+Med Saria osasunaren esparruko ekimen onenari. 1.000 euroko saria.

Kategoria nagusiez gain, beste lau sari berezi ere banatzen dira; hau da, aurrez zerrendatutako sariez gain, honako hauek ere irabazi ditzakete proiektuek:

– RPK Sari Berezia eraldaketa sozial eta enpresarialari. 1.000 euroko saria.

– Mobility Lab Sari Berezia energia-trantsiziorako berrikuntzari. 1.000 euroko saria.

– Deustuko Unibertsitatearen Sari Berezia proiektu-aurkezpen onenari. 1.000 euroko saria.

– Publikoaren Sari Berezia. Ideia finalistak aurkezteko ekitaldira joaten den publikoak aukeratzen du. 300 euroko balioa du.

Araba Ekinean 2024 ekimenaren jardunaldi nagusian, Ekin Day egunaren barruan, jakingo dugu zein diren proiektu irabazleak, maiatzaren 23an Europa Biltzar Jauregian egingo den ekitaldian.

Ez ahaztu jada irekita dagoela Ekin Day egunerako izena emateko aukera, hemen: https://www.eventbrite.es/e/entradas-ekin-day-2024-880703567077

Ekitaldia galdu bazenuen, hemen ikusi dezakezu osorik:

Argazki galeria