Berriak

Ekin Breakfast | Kontatzen dituzten ideiak
19/04/2023
Martinez Zabala Familiaren upategietako Lourdez Martinez eta Chubby Apps, Araba Ekinean ekimenaren 2023ko sarien irabazleak
04/05/2023

Astelehenean aurkeztu zituzten “Zure Ideiak Balio du” lehiaketako finalera iritsi diren 18 proiektuak, Europa Biltzar Jauregian

Astelehenean, apirilak 25, jakin genuen zein diren Arabako ekintzaileek sortutako proiektu finalistak. Proiektu horiek aurre-hautatu ditu epaimahaiak, ekintzaileek edizio honetan aurkeztu dituzten 49 proiektuen artean.

Ekitaldia hasteko, agur instituzionala egin zuten Araba Ekinean ekimenaren bultzatzaile diren erakundeek: Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta BIC Araba erakundearen bitartez, eta Vital Fundazioak; denek erakutsi zieten haien babesa finalista guztiei. 

Arabako ekintzaileen negozio-ideiak edo gure lurraldean garatzeko ideiak ezagutzeko gogoz joan zen jendea ideia finalisten aurkezpen-ekitaldira. Ekintzaileek bosna minutu izan zuten beren ideiak jendearen eta epaimahaiaren aurrean azaldu eta saltzeko, saria merezi dutela konbentzitzeko speecha.

Orain, hainbat kategoriatan irabazteko lehiatzen dira proiektuak: 

Ideiarik Onenaren Vital Fundazioa saria. 1.000 euroko saria.

Ideiarik jasangarrienaren Aclima saria. 1.000 euroko saria.

Merkataritza eta turismoko Gasteiz ON saria. 1.000 euroko saria.

Nekazaritzako elikagaien sektoreko ekimen onenaren Eroski saria. 1.000 euroko saria.

Industria-sektoreko ekimen onenaren Michelin saria. 1.000 euroko saria.

Osasunaren arloko ekimen onenaren i+Med saria. 1.000 euroko saria.

Kategoria nagusiez gain, beste bi sari berezi ere banatzen dira; hau da, aurrez zerrendatutako sariez gain, honako hauek ere irabaz ditzakete proiektuek:

Enpresen eraldaketa sozialaren RPK sari berezia. 1.000 euroko saria.

Publikoaren Sari Berezia. Ideia finalistak aurkezteko ekitaldira joaten den jendeak aukeratzen duena. 300 euroko balioa duena.

Ekin Day egunean, maiatzaren 4an, jakingo dugu zein diren proiektu irabazleak, Europa Biltzar Jauregian egingo den ekitaldian. Orduan banatuko dira lehiaketako sariak, baita “Araba Ekinean” sariak ere; alde batetik, “Ekintzaile Bikaina” saria ematen diote urtero Arabako enpresa-arloko pertsona nabarmen bati, enpresaren munduan egindako ibilbideagatik eta, bestetik, “Araban Ekitea” saria ematen zaio talentu berri bati. 

Gogora ezazu dagoeneko irekita dagoela Ekin Day egunerako izena emateko aukera, hemen: https://www.alavaemprende.com/eu/agenda/ekinday-2023/

Hemen ikus dezakezu ekitaldi osoa:

Ekitaldiaren argazkiak

 

 


Arabako ekintzailetzarekin lotutako albiste, laguntza edo ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu, ez eduki zalantzarik eta harpidetu gure newsletterrera, edo bestela, jarrai iezaguzu LinkedInenTwitterren edo Facebooken.