Berriak

Josu Sanchez eta I+MED Araba Ekinean sarien irabazle
03/04/2019
Ekin Day 2019: txipa aldatzeko egun bat
04/04/2019

“Zure ideiak balio du” XV. lehiaketako irabazleak iragarri dira

2019ko Araba Ekinean Sarien irabazleekin batera, “Zure ideiak balio du” XV. lehiaketaren irabazleak ere azkenean ezagutzeko aukera izan dugu Ekin Day ekimenean. Ez dio axolarik zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak hasten baitira modu berean: ideia batekin. Horregatik Araba Ekinean ekimenean batu egin gatzaizkie ON4U, Alegría Activity, Eroski, Aclima, Gasteiz On, Michelin Fundazioa, RPK eta Metxa enpresei lurraldeko ideia ekintzaile onenak bilatzeko eta haiei bultzada txiki bat emateko errealitate bihur daitezen.

Guztira 55 kandidatura baino gehiago jaso ditugu, kandidatura horietatik atera ziren 18 finalistak eta gaur azkenean sei kategorietako proiektu irabazleak eta hiru sari bereziak ezagutu ditugu:

Honako hauek dira sei kategorietako proiektu irabazleak eta hiru sari bereziak:

Ideiak Kategoriako Saria: BEGia

Patricia Bedoyaren BEGia izan da Ideiak kategoriako proiektu irabazlea, ON4U elkarteak babestutako kategorian. Ikusmen txikiko edo itsuak diren pertsonak merkataritzaguneetatik gidatzen dituen aplikazio bat da BEGia, zenbait teknologiaren laguntzarekin dabilena, hala nola Ikusmen Artifiziala, Barrualdeetako Posizionamendu Sistema, Adimen Artifiziala edo Errealitate Gehitua.

Finalistak: T-Safe (Proiektuareen egileak, Ivan Palomino/ Sergio Hospital/ Iker Torecilla) eta Wasp (Proiektuaren egileak Lander Larrimbe, Mikel Leibar, Adrian Zurron eta Mikel Rodrigo).

Zerbitzuak Kategoriako Saria: Neuroerrehabilitazioako Klinika

Begoña Belarrinagaren eta Saioa Jimenezen Hartutako Kalte Zerebralaren Neuroerrehabilitazioko Klinika izan da Zerbitzuen kategoriako proiektu irabazlea, Alegría Activity enpresak babestutako kategorian Neuroerrehabiltazio Klinika bat sortzea, hartutako kalte zerebrala duten pertsonei diziplina anitzeko tratamendu integrala eskainiko dien klinika bat sortzea da helburua.

Finalistak: Ikustec (Proiektuaren egilea, Leticia Lopez de Luzuriaga) eta 3Erresweb (Proiektuaren egilea, Joseba Mikel Iturrieta).

Nekazaritzako Elikagaien Kategoriako Saria: Think & Pick

Sara Irazuren eta Borja Maruganen Think & Pick proiektua izan da Nekazaritzako Elikagaien sektoreko irabazlea, Eroski enpresak babestutako kategorian 4.0 logistika barneko azpiegitura bat sortu nahi du proiektuak, stockaren kontrol adimendunaz eta egindako erosketetatik lortutako datu-meatzaritzako kudeaketa adimendunaz hornitua.

Finalistak: Satibasque (Proiektuaren egileak, Olatz Berasategi/Guillermo Moreno) eta Mariuca (Proiektuaren egileak, Gabriel Muzás eta Maria Antuña).

Jasangarritasuna Kategoriako Saria: Corowai

Jorge Fernandez de Mendiolaren Corowai izan da Jasangarritasun kategoriaren irabazlea, Aclima enpresak babestutako kategorian. Edonork bere eskuekin munta ditzakeen zuhaitzetarako zurezko etxolak egitean datzan proiektua. Guztiak ere artisau-lanak, tokikoak, % 100 natural eta ekologikoak.

Finalistak: Bcare Minding Batteries (Javier Olarteren eta Marco Bianchiren proiektua) eta Goyti Mugikortasun Elektrikoko Soluzioak (Ivan Platasen proiektua).

Merkataritza eta Turismoa Kategoriako Saria: Guiartu

Arturo Martinezen Guiartu izan da Merkataritza eta Turismoa kategoriako irabazlea, Gasteiz On enpresak babestutako kategorian. Turismo jasangarriko enpresa bat da Guiartu, turismo-esperientzia bat eskaintzen duena naturagune batean jarduera jasangarriak eginez. Oinez eta bizikletaz egiteko moduko ibilbideak antolatu, diseinatu eta egitea.

Finalistak: Moda Jasangarriko Jantzigintza eta Sorkuntza (Garbiñe Etxeandiaren proiektua) eta Gure Herrian Galdutako Memoria (Sergio Martinez de Riturertoren proiektua).

Industria Kategoriako Saria: Kolageno Naturala Made In Lycolab

Beatriz Uralderen Kolageno Natural Made In Lycolab izan da Industria kategoriako proiektu irabazlea, Michelin Fundazioak babestutako kategorian. Kolageno naturala produzitzen du Lycolabek, Araban ekoizten dena bertako barraskiloak erabiliz; liofilizatuta dago, eta barraskilo-lirdinga hobetu gisa saltzen zaio kosmetiko naturalen industriari.

Finalistak: Egasolutions (Iñaki Garmendiaren proiektua) eta Urbanblocker (Juanjo Alconen proiektua)

Ikusleen Sari Berezia: Corowai

Lehiaketako proiektu finalista guztien aurkezpenaren ondoren egin zen bozketan, Jorge Fernandez de Mendiolaren Corowai proiektuak irabazi zuen Ikusleen Sari Berezia.

Enpresa Arloko Eraldaketa Sozialaren Sari Berezia: Goyti

Iván Platasen Goyti Mugikortasun Elektrikoko Soluzioak lortu du RPK enpresak babestutako Enpresa Arloko Eraldaketa Sozialaren Premio Berezia, zeinak inpaktu sozial handieneko eta oneneko proiektua nabarmentzen duen, industriaren eta eraldaketa sozialaren arteko lerrokatzea finkatuta betiere.

Premien arabera konfiguratu daitezkeen ibilgailu elektrikoak sortzean datza proiektua: hirian barrena mugitzeko hiri-modeloak, salgaien garraiora egokitutako modeloak, edo mantentze-lanetarako prestatutako modeloak.

Metxa Sari Berezia: BEGia

Kategoriako sariaz gain, Metxa Sari Berezia ere irabazi du Patricia Bedoyaren BEGia proiektuak, eta toki bat gordetzen zaio azeleragailuaren hurrengo Bootcamp gunean.

Zorionak saritutako proiektu guztiei!