Zure negozioari ekiteko laguntza emango dizuten sei aplikazio

IkasEkiten-ek ekintzailetza bultzatuko du DBHko 700 ikasle baino gehiagoren artean
19/10/2018
Zibersegurtasunaren munduan eta 4.0 Industriaren munduan ekiteko aukera interesgarri ugari utzi dizkigu Araba 4.0 jardunaldiak
30/10/2018

Inork ez zuen esan ekintzailearen ibilbidea erraza zenik. Izan ere, askotan, errusiar mendian egindako bidaia bat dirudi beste edozer baino gehiago. Horregatik da hain garrantzitsua erabakirik onenak hartzen eta modu eraginkorrenean lan egiten lagunduko dizuten tresna onak edukitzea.

Duela urte batzuk zenbait traste behar izango genituzke hau guztia egiteko (edota ez litzateke posible izango), baina gaur egun teknologiari esker telefono bat edo ordenagailu bat besterik ez dugu behar. Izan ere, ekintzaileentzako app hauekin zure enpresa sortzen hastea inoiz baino errazagoa da.

Egin behar duzuna antolatzeko

Proiektu berri batekin hasten zarenean ikasi behar duzun lehen gauzetako bat garrantzitsua dena eta premiazkoa dena bereiztea da. Eisenhower Matrizea bezalako metodoak oso lagungarriak dira, baina zure taldearen eguneroko lanean aplikatzeko unean Kanban metodoa bezalakorik ez dago.

Arbel bat edo horma bat erabili ditzakezu, baina urrunetik lan egiten baduzu edo informazio hori beti eskura eduki nahi baduzu, Trello duzu app-rik egokiena. Nabigatzailean eskuragarri dago eta Windows, Android, iPhone/iPad eta Mac-erako aplikazioak ditu.

Ez ahaztu ezer

Ezin duzu jakin zure enpresan mugarri bat ezarriko duen ideia noiz izango duzun, eta beraz, hobe duzu Evernote beti eskura edukitzea. Bertan, nahi dituzun idatzizko ohar guztiak hartzeaz gain, argazkiak edota audio-oharrak ere gorde ditzakezu. Ez dago inolako mugarik zure ideiak gordetzeko garaian, eta tableta bat badaukazu eskuz ere idatzi dezakezu! Gainera, daukan bilatzaile indartsuari esker, akabo duela hilabete batzuk gorde zenuen ideia hura bilatzeko hainbat ordu igarotzea.

Evernote nabigatzailean eskuragarri dago eta Windows, Android, iPhone/iPad eta Mac-erako aplikazioak ditu.

Taldeko chat bat baino askoz ere gehiago

Eguneroko zereginean WhatsAppa da errege, baina Slack bezalako zerbitzuek estra bat eskaintzen dute, ekintzaileentzat oso lagungarria izan daitekeena. Zure taldearen elkarrizketa guztiak leku bakarrean zentralizatzeaz gain, artikulu honetan aipatzen ditugun aplikazioetako askorekin integratzen da Slack. Edota beste modu batean esanda, zereginak, oharrak, dokumentuak edo erregistroak zuzenean chatetik kontsultatu edo aldatu ditzakezu.

Slack nabigatzailean eskuragarri dago eta Windows, Android, iPhone/iPad eta Mac-erako aplikazioak ditu.

Zure gakoak ondo gordeta

Gaur egun jaiotzen den edozein enpresak zibersegurtasuna izan behar du bere zutabeetako bat bezala. Interneten babesteko modu asko daude, baina hori guztia erabiltzen dituzun pasahitzekin hasten da. Ziur egon nahi baduzu, letrak, zenbakiak eta sinboloak dituzten gako luzeak erabiltzeaz gain, gako horiek desberdinak izan behar dute zerbitzu bakoitzerako. Bestela, kanpoko akats batek dena konprometitu ahal izateko arriskua hartzen duzu.

Pasahitzen kudeatzaileek, adibidez 1Password izenekoak, nabigatzailean eskuragarri dagoena eta Windows, Android, iPhone/iPad eta Mac-erako aplikazioak dituena, hau guztia errazagoa izatea ahalbidetzen dute saio-hasiera guztiak modu seguru eta enkriptatuan biltegiratuz. Eta taldeetarako dituen planekin, gakoak zure lankideekin modu seguruan konpartitu ahal izango dituzu. 

Akabo paperak

2018. urtean gaude, akabo dokumentuak galtzea edo non utzi dituzun ez jakitea. Scanbot bezalako app-ekin (eskuragarri dago Android eta iPhone/iPad-erako) edozein dokumentu, ordainagiri, faktura edo bisita-txartel digitalizatu dezakezu, soilik zure mugikorraren kamera erabiliz. Horren emaitza PDF bat da, eta bertan testuaren barnean ere bilatu dezakezu.

Ofimatika taldean

Beharbada ez dituzte Microsoften Word, Excel edo PowerPointek adina funtzio izango, baina Google G Suite app-aren Dokumentuen, Kalkulu-orrien eta Aurkezpenen aplikazioak gaitasun handikoak dira eta zure taldearekin denbora errealean lankidetzan jardutea ahalbidetzen dizute.

Modu horretan, denok beti proposamen baten azken bertsioa edukiko duzue eta inork ez du arduratu behar ekarpen guztiak elkartzeaz. Eta amaitzen duzunean, emaitza esportatu dezakezu Microsoften Office-en formatuetan.

Inork ez zuen esan ekintzailea izatea erraza zenik, baina app hauen laguntzarekin bidea gutxienez ere pixka bat errazagoa izango da.