

2022/10/1etik aurrera Arabako enpresa eta autonomo guztiek TicketBAI erabili beharko dute beren tiket eta fakturetan. Baina, nola eragiten die TicketBAIk proiektu ekintzaileei?
2022ko urtarrilaren 1az geroztik Arabako enpresa eta autonomoek beren borondatez erabili dezakete TicketBAI fakturazio berria. Fakturazio hori ezaguna ez dutenentzat, foru-ogasunen eskumeneko jarduera ekonomiko guztiei lotuta egindako fakturak bidaltzeko eta egiaztatzeko sistema bat da.
Hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu bateratua da TicketBAI, eta honako helburu hauek ditu:
Maila teknikoan, enpresak eta autonomoak ogasunekin zuzenean konektatzen dituen fakturazio-sistema bat da, beren Saltokiko Terminaleko fakturazio-softwarearen edo kutxa erregistratzaileen bidez.
TicketBAI nahitaezkoa da jarduera ekonomikoak garatzen dituzten eta PFEZaren edo SZren arloan Zergen Euskal Administrazioaren eskumen erregulatzailearen mende dauden pertsona fisiko eta pertsona juridiko guztientzat.
Berdin dio B2C (Business To Consumer) proiektuak badira, hala nola tabernak, saltokiak edo ile-apaindegiak, edo B2B (Business To Business) negozioak badira, hala nola aholkularitzak, marketin-agentziak edo arkitektura-estudioak.
Fakturan bildutako zerga-informazio guztia daukaten fitxategiak sortzeko egokitutako fakturazio-programen erabilera eskatuko du TicketBAIren ezarpenak, betiere fitxategi horiek faktura egin baino lehen sortuta, edo halakorik ezean Arabako Foru Ogasunak gaitutako FakturAraba programa erabili ahalko da.
Ildo horretan, egiten diren fakturen kopuruaren baitan egongo da metodo bat edo bestea erabiltzea. Tiketen eta fakturen bolumen handia duten enpresek edo autonomoek onura benetan handia aterako diote beren fakturazio-softwarean edo ST Saltokiko Terminalean automatizatuta badute.
Fitxategi hori automatikoki bidaliko zaio foru-ogasunari faktura egitearekin batera. Gainera, ondasunaren edo zerbitzuaren erosleak bere esku duen fakturak –inprimatuta edo euskarri elektronikoan– kode bakar bat eta QR kode bat edukiko ditu, zeinaren bidez faktura behar bazela eginda dagoela egiaztatu ahalko den.
Arabako enpresa eta autonomoen kasuan honako hau da TicketBAI ezartzeko egutegia:
Arabako Foru Aldundiak, TicketBAIren ezarpena errazteko, % 60aren kenkari gehitua aplikatuko du zergapekoa gutxienez hilabete bat aurreratzen bazaio nahitaez ezarri beharreko berari dagokion egutegiari.
Bi kontsulta-postontzi gaitu ditu Arabako Foru Aldundiak, eta TicketBAIri buruzko edozein zalantza artatuko dute bertan.
Galdera gehiago baduzu, kontsultatu beldurrik gabe TicketBAIri buruzko Arabako Foru Aldundiaren webgune ofiziala.